ARKEOLOGIA belikoa Urdaibain

Bakerako ikuspegia

Bisita aparteko honek Urdaibaiko naturagune ederrenetakoak zeharkatzen ditu, eta historian zehar bertan jasandako gerra-gatazken gai zoragarrian du haria. Manu Leguineche (Belendiz-Arratzu, 1941) kazetari eta gerra-korrespontsal ospetsuak bizi izan zituen gerra-esperientzia ugariei buruz argitaratutako testigantzak bisita honen inspirazio- eta argudio-iturri dira.
Hiru bloke independente eta osagarritan egituratuta, bisitak Urdaibai zeharkatzen du, eta gerra-agertoki bakoitzean, egilearekiko zorroztasunez eta leialtasunez, narrazioa aberasten da Manu Leguinecheren «egiez» betetako gogoeta eta kronikekin.

Hauek dira bisita honetako gatazka belikoen agertokiak:

    • 1go Ibilbiea. . DEFENTSA. GOTORLEKU BATEAN BIZITZEA Arrolako Oppidum-a (Arratzu)
    • 2. Ibilbiea. BAKERAKO INSPIRAZIOA . Gernika-Lumo
    • 3.Ibilbidea.ITSASOA. ABERASTASUN ETA GATAZKEN ITURRIA  Bermeo, Matxitxako eta Izaro irla
  • Kortsarioen erasoak Izaro irlan

  • Gernika, gerra zibila. Bonbardaketaren ibilbidea

Tokiko gidariarekin edo teknologia erabiliz, Urdaibaiko esperientzia berritzaile bat eskaintzen dizugu.

Azken teknologiak, podcastak eta irudi panoramiko ikusgarriez hornitutako aplikazio batek (App), bisita modu autonomoan egiteko aukera ematen dute, ibilbideko sentsazio guztiez gozatzeko.

Defentsa. Gotorleku batean bizitzea

  • Gernika, gerra zibila. Bonbardaketaren ibilbidea

  • Arrola, bizitza harresiaren bestaldean

  • Ereñozar, gailur menderaezina

  • Kortsarioen erasoak Izaro irlan

Arrolako Oppidum-a
Arrolako oppidum-a Bigarren Burdin Aroko herrixka gotortu izugarria da eta bere kokapenagatik zein harresiengatik, bertako bizilagunak inguruko liskarretatik babesteko sortutako espazioa da. Eguneroko bizitza bere barnean garatzen zen, defentsa lehentasuntzat hartuta.

Ereñozar
Ereñozar gaztelua, XI. mendean eraikia, defentsa-eraikuntzaren adibide bikaina da eta menderaezintasuna, disuasioa eta lurraldea markatzea uztartzen zituen. Hau guztia agerian geratu zen Bizkaiko jaun batzuek Gaztelako Erregearen setioari eutsi ziotenean bertan.

Elantxobe
Elantxoben oso gutxi ezagutzen diren gerra-gertakariak kontatzen dira, Karlistadak itsasoan. Bere garaian Bizkaiko kostaldeko herrietako bizitza errotik baldintzatu zuten hauek. Bonbardaketen, blokeoen, kontrabandoaren eta abenturen istorioa, Urdaibaiko itsas agertoki paregabean.

IBILBIDEA

        • Arrolako Oppidum-a
        • Arrolagune
        • Ereñozarreko gailurrar
        • Elantxobe

Kontsultatu aukerak eta datak: 634 243 762

Bakerako inspirazioa

Gernika-Lumo
Iparraldeko fronteko gerra zibileko borroken garapena zoritxarrez ezaguna den Gernikako bonbardaketaren testuingurua da, Alemaniako Condor legioko hegazkinek eta Italiako aviazione legionariakoek herria ia erabat suntsitu zuten eguna. Herritarren sufrimenduaren testigantzak bake kolektiboaren kontzientzian ernatu, sustraitu eta loratu dira.

IBILBIDEA

        • Don Tello Plaza
        • Santa Maria eliza
        • Pasilekua
        • Astrako bunkerra/li>
        • Errenteriako zubia
        • Picasso

Kontsultatu aukerak eta datak: 634 243 762

Itsasoa. Aberastasun eta gatazken iturria

XVI. mendean Bermeok eta Izaro irlak jasandako kortsario eraso basatiak, ahaztutako konbentzio gerrarako prestakizunak, Bermeo, portu eta hiribilduko inbasio napoleonikoaren gorabeherak, eta gerra zibilean erabakigarriak izan ziren bi gertakari: Matxitxakoko itsas bataila eta Sollubeko bataila. Horiek dira Bermeo eta Matxitxakoko inguru ikusgarrietan berpiztuko ditugun kontakizun zirraragarriak.

Kortsarioen erasoak Izaron
Izaro irlaren silueta luzea Urdaibaiko irudian funtsezkoa da. Bere morfologiak eta kokapenak estuarioko bokalea babesten dute. Kondairek markatzen dute bere historia, baita gatazkek ere, bere posizio estrategikoa dela eta. 1596ko irailaren 1ean, flota korsari batek Bermeo erasotu zuen eta gaur desagertutako Izaroko frantziskotarren komentua arpilatu zuen.

Konbentzio eta independentzia gerrak
Portua eta Matxitxakoko badiak flota handi bat hartzeko duen gaitasuna dira Bermeoko kokapenik estrategikoenak okupazio armada batentzat. Matxitxakoko bateriak eta Napoleonen armadak Bermeo okupatzean ezarritako kargak Bermeoko ezegonkortasun eta gainbehera ekonomikoko garai baten mugarriak dira.

Gerra Zibila. Matxitxako eta Sollubeko batailak
“Canarias” izeneko armada frankistaren ontzi indartsuenaren eta euskal ontzidiaren arrantza-ontzi artillatuen, «bou», konboi baten arteko topaketak Matxitxakoko borroka desorekatua ekarri zuen. Gatazka armatu horretan gertatu ziren Euskadiko gerrako gertaera gogoangarrienetako batzuk.

1937ko maiatzaren 1ean, Sollubeko bataila gertatu zen, gerra zibilaren testuinguruan eta Gernika-Lumo bonbardatu (apirilaren 26an) eta gutxira. Eusko Jaurlaritzaren tropek Italiako zutabe bati egindako erasoak bataila handia eragin zuen Sollube mendiaren inguruetan.

Adobe Photoshop PDF
Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako proiektua