UNA RUTA QUE TE DESCUBRE EL LEGADO Y LA DIVERSIDAD DE LOS BOSQUES
“Arotz. Egurraren Ibilbide” turistikoa, publiko orokorrari zuzenduta dago, familiarra, eta, bereziki, naturazaleei. Bidaia historiko eta naturala proposatzen du, basoaz eta egurrak gizakioi ekarri digun kultura-ondare aberatsaz gozatzeko.
Ibilbide honek baliabide interesgarriak bisitatzeko aukera ematen du, hala nola ehun urtetik gorako basoak, 500 urtetik gorako baserriak edo egurrean jatorria duten lehen mailako ondare-elementuak.
Basoa, ondare artistiko, erlijioso eta historiko industriala, arkitektura tradizionala, tresna tradizionalak, egurraren egungo erabilerak eta basoaren aberastasunetik eratorritako gastronomia funtsezkoak dira «Arotz. Egurraren Ibilbide Turistikoan».
Ibilbidea Urdaibaiko hainbat udalerritatik igarotzen da. Eskualde hori landatarra eta basogintzakoa da batez ere, eta egurrak tradizio, paisaia eta kultura utzi ditu bertan. Arotz ibilbide turistikoak ibilbide historiko globala egiteko aukera eskaintzen du, egurrak izan dituen erabilera desberdinen bitartez. Erabilpeneei lotutako ibilbide tematikoak egiteko aukera ere eskeintzen du.
Ikuspegi orokor batean interesa duten pertsonentzat, ibilbidearen adibide bat «Basoko hezitzaileak« izenekoa da. Arratzu herriaren eta bere inguruen landa-bizitza eta ondare arkeologiko eta historiko-artistiko garrantzitsua ezagutzeko aukera ematen du, Urdaibaiko barnealdeko paisaiaren adibide bikaina, baratzeak, basoak, baserriak eta landa-guneak ez datoz bat 8Km-ra dagoen Gernika-Lumoko hiri-irudiarekin. Hemen ezagutuko duzu erriberako arotzeriaren antzinako jakinduria.
Paraje idiliko hori kolorez aldatzen da urtaroaren arabera. Bertan ageri da Olazarrako burdinola zaharra eta Artzubiko Erdi Aroko zubi bukolikoa sortzen da, Golako ibaiaren gainean. Ibilbide hau Zenarruza eta Gernika-Lumo arteko kostaldeko Done Jakue Bidearen zati da.
Bisita honi beste baliabide interesgarri batzuk gehitu dakizkioke, hala nola Arratzuko Santo Tomas Eliza monumentala edo Ibarrangeluko San Andres Eliza.
SANTO TOMAS ELEIZA, ARRATZU
SAN ANDRES ELEIZA, IBARRANGELU
Azken hau, Erdi Aroko beste eliza baten ordez XVI. mendean eraiki zen. Elizaren kanpoaldea Jesusen Bihotz Sakratuaren eskultura batez errematatutako dorreagatik nabarmentzen da; hala ere, Ibarrangeluko San Andres eliza bereizten eta bakar egiten duena egurrezko gurutzeriako barne-ganga bikaina da.
Egurraren erabilera zehatzetarako interesa duten pertsonek, adibidez, «Basoa eta baserria» ibilbide tematikoa aukera dezakete, XV. mendetik gure «baserriak» eraikitzeko egurraren erabilerak ezagutzeko. Bisita honek Euskal Herriko baserri zaharrenetako bat ezagutzeko aukera ematen du, Ikazuriaga baserria, Nabarnizen.
Ibilbide gidatu hau, urte osoko aisialdiko aukera da, eta menu «tematiko» bat barne hartzen du. Hau da, elementu nagusitzat basoko produktuak dituen menu bat.
Arotz Ibilbide Turistikoa zuen eskura dago, eta erreserbak 634.243.762 telefonoaren bidez, visiturdaibai@nuevaeuropa.eus posta elektronikoaren bidez eta webgunean dago informazio guztia eta erreserbak online egiteko aukera.
Publicaciones relacionadas